“Emakumeen papera Espainiaren eta Euskal Herriaren Historia garaikidean eta 1936-1945 bitartean jasandako errepresioa” hitzaldia Ego Ibarraren Youtube kanalean
Cecilia G. de Guilarte, gerra-kazetaria
Ikerlariak XX. mende hasierako emakume aitzindariak aipatu eta ikusarazi zituen, Clara Campoamorren eta beste askoren lana nabarmenduz eta emakumeek II. Errepublikan izandako jardun politikoa, eskuratutako lorpenak eta emakumeentzat zabaldu ziren lan-aukerak azaleratuz. Luciana Larreategi eibartarrraren testigantza ere ekarri zuen, Jazinto Olabe pintore eta damaskinatzailearekin batera Álcala-Zamora presidenteari oparitzeko grabatu zuen pistola edertzeko sartu behar izan zituen lanorduez mintzatzen.
Errepublikaren akabera 1936ko altxamenduarekin etorri zen, eta ikerlariak Errepublikaren alde egiteko munduko hainbat herrialdetatik etorritako emakumeak eta Euskal Milizia Antifaxistetan Gipuzkoako lurraldean borrokatu zuten miliziana zenbaiten berri eman zuen. Besteak beste, Casilda Hernaez anarkista edo, Elgetako frentean ari zela, 1936ko urriaren 4an preso hartu, bortxatu eta krudeltasunez hil zuten Clara Moran miliziana gallartarra. Gerrako erreportariak ere ekarri zituen gogora, euren artean Cecilia G. de Guilarte kazetari tolosarra, Amos Ruiz Girón Errepublika sasoiko Eibarko udaltzainburuaren emaztea, beste asko bezala, exiliora joan behar izan zuena.
Hitzaldiaren muina garatzeko balio izan zioten ikerlariari datu horiek guztiak, hau da, emakume haiek gerran eta diktadura frankistan jasan behar izan zuten errepresioa ulertzeko modua, ulertzerik badago behintzat.
Dokumentuaren akzioak