“Idazkera eta idazkiak". Idazkeraren historia dakarkigu Udal Artxiboak datorren ekainaren 8an, Artxiboen Nazioarteko Egunaren atarian.
Horren harira, Eibarko Udal Artxiboak ospakizun horrekin bat egin eta ekainaren 8rako "Idazkera eta idazkiak" tailerra antolatu du. Arabako Probintzia-Artxibo Historikoko zuzendariak, Pepe Sainz artxibariak, gidatuko du tailerra: orain dela ia sei mila urte Ekialde Ertainean idazkuntza nola asmatu zen jakitetik abiatuta, gaur arte egin duen ibilbidearen urrats nagusiak erakutsiko ditu.
Ariketa praktikoekin erakutsiko ditu dokumentu-euskarrietan eta idazte-materialetan izandako aldaketak eta idazkera-estilo garrantzizkoenak: idazkera kuneiformeak zerabiltzan buztinak edo tablillak, argizari-taulatxoak, papiro-bilkariak, pergaminoak... Kalamuak, hegazti-lumak eta plumilla metalikoak, denetik erabili zuten. Tailerrak ordu eta erdiko iraupena izango du eta goizeko 11:30ean hasiko da Udal Artxiboan bertan. Beraz, aurretik izena eman behar da, lekuak mugatuta baitaude.
Lekua gordetzeko deitu 943708422 telefonora edo helbide elektroniko honetara: artxiboa@eibar.eus.
Dokumentuaren akzioak