80 urte Eibarrek II. Errepublika aldarrikatu zuenetik.
Errepublikako saria edo "Eibar-Madrid-Eibar"
Eibarko udalak II. Errepublikaren aldarrikapenari dagokion 80. urteurrena gogora ekartzearren hainbat ekitaldi antolatu ditu: Forgesen erakusketa eta La república en la persona muchos bienes proporciona hitzaldia, Kirmen Uriberen 8x10. Zortzi Idazle Errepublikako hitzaldi-irakurketa, Jesús Gutierrezen El sistema de bibliotecas y la educación en el Eibar de la II. República, Teatro Interior-en Republicados obra eta Euskal Jaiaren barruan joango den Joseba Tapiaren Errepublikako kantak.
Forgesen erakusketa apirilaren 1etik 30era bitartean egongo da zabalik; “La república en la persona muchos bienes proporciona”; bere hitzaldia apirilaren 12an izango da; Kirmen Uriberen “8x10. Zortzi Idazle Errepublikako” hitzaldi-irakurketa apirilaren 11n, Jesús Gutierrezen “El sistema de bibliotecas y la educación en el Eibar de la II. República” 13an, Teatro Interior-en “Republicados” obra 19an eta Euskal Jaiaren barruan joango den Joseba Tapiaren “Errepublikako kantak” maiatzaren 27an.
Dokumentuaren akzioak