Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Akondiako konjurua edo araoa, gure herriko erritorik zaharrenetakoa, uztailaren 3an izango da

2016/06/20
Urtero bezala, meza ere izango da egun horretan Akondiako San Pedro ermitan. Ez dakigu zehatz zein gizalditan hasi zen egiten konjuru hori, baina antzinakoa da oso: urtero egiten da, baserrietako zelaietan eta soroetan ekaitzak eta kazkabarrik ez izateko eta uzta ona jasotzeko.

1991. Pedro Gorostidi abadea San Pedro eguneko meza ematen Akondiako baselizan.

Akondia baserriaren ondoan dago San Pedro ermita, eta 1556tik behintzat badugu haren berri. 1800eko martiaren 8an izandako haizete handiarekin ermitak behea jo zuen eta Domingo eta Andres Mendiola aita-semeek jaso zuten berriro. Ermitan bertan daude jasota hitz hauek: “Esta ermita de/ San Pedro de Acon/dia nuebamente se re/nobo en año 1800”.

Duela urte batzuk Ego Ibarra batzordeak berriztatu zuen Akondiako baselizako San Pedroren irudia UPV/EHUko Arte Fakultatearekin elkarlanean.

Dokumentuaren akzioak