Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Albéitares y Veterinarios Municipales en Eibar (1877-1977) lana José Manuel Etxaniz Makazaga albaitariarena.

2011/07/14
José Manuel Etxaniz albaitaritzan doktoreak eta une honetan Donostiako Udalaren Osasun Publikoko zuzendaria denak, Eibarrek 1877tik 1977ra izan dituen udal albaitarien berri ematen digu lan honetan.

Félix Zalduegui albaitaria eta Maria Mendiola bere emaztea (Félix Zaldueguik, haren semeak, utzitakoa)

Besteak beste, Luz Zalduegui mallabitarraren berri  ematen digu, 1939ko abenduaren 26an, Eibarrek albaitari plaza bat eman zion lehenengo euskal emakume albaitaria. 

Albéitares y Veterinarios Municipales en Eibar (1877-1977) lanean, egileak, 100 urte horietan Eibarrek ezagutu izan dituen udal albaitariak dakarzkigu eta lan horren jatorriari buruzko arrazoiak ematen dizkigu. Bartolome Bascaran dugu lehenengo izena, hura,  ez zen albaitaria,  baina herriko okelen ikuskaritzaz arduratu zen 1873tik 1880ra. Hurrengoa, lehenengo albaitaria, Francisco Izaguirre dugu, 1880ko abuztuan kargua hartu zuena. Harrez geroztik Eibarren izan genituen udal albaitariak hauek izan dira:  Emérico Curia , Juan Sáiz , Luz Zalduegui , Jose Maria Camacho, Enrique Zurutuza, Vicente Camacho, Manuel Fernández Arin , Miguel Felix Zalduegi eta  Manuel Inchaurza. Lan ikaragarria egin zuten herriko albaitari guzti horiek, agian behar bestean baloratu ez dena, baina herriko baserritarrek beste inork baino hobeto ezagutu eta estimu handian zutena: kaminorik ez izan arren, gauez zein egunez, urteko sasoi guztietan  joaten ziren albaitariak baserrietara, gehienetan oinez.

Dokumentuak:

Dokumentuaren akzioak