Argazkiak dokumentazio-iturri: Eibarko Gerrako Umeen argazkiak, historiarako 151 dokumentu
Argazki-oina: Eibarko umeak Errusian: Roberto Marcano, José Luis Larrañaga, Félix Ormaechea, Isaías Albístegui eta Ignacio Aguirregoicoa. Aypanda sanatorioa, Krimea, 1938.
Deustuko Unibertsitatearekin egindako hitzarmenari esker, Leire Aldalur eibartar gaztea izan da Historiako praktikak eginez argazkion hasierako sailkapen bat egiten jardun duena. Argazki horiek –sarri askotan, datu eta ohar askorekin hornituak- kanpora bidali ziren ume bakoitzaren bizitza ikustarazten digute: eskola sasoiko erretratuak, ezkontzetakoak, familia artean edo lagun artean egindakoak...
Argazki-multzo handiena Errusiara joandakoena dugu, izan ere 20 urte inguru igaro baitzituzten bertan berriro itzuli baino lehen. Eta argazki horiei esker ezagutu ditugu baita hantxe betiko geratu ziren asko, euren artean Jose Luis Larrañaga pilotua, II. Mundu Gerratean hil zena.
Dokumentuaren akzioak