Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Armagintza alorreko tresneria webgunean

2010/01/29
Ego Ibarra batzordeak aspaldi egin zuen ikerketa bat kaleratzen du: armagintzaren tresneria edo erremintak, bakoitzaren argazkiarekin eta erreminta zertarako den azalduta.

Ego Ibarra batzordeak aspaldi egin zuen ikerketa (1995) bat kaleratzen du: armagintzaren tresneria edo erremintak, bakoitzaren argazkiarekin eta erreminta  zertarako den azalduta. Ikerketa hori berraztertu eta eguneratu egin da herriko armaginen aholkuei esker.

Bere sasoian katalogoa egin zen eta argazkiak atera ziren horretarako Eibarko tailer asko eta asko bisitatuta (Pedro Arrizabalaga, Vicente Alberdi, Armas Maguregui, Armas Eibar, Pedro Irusta, Villena, County, Parkemy, R. Fernández, Eugenio Gutierrez, Mazorriaga, Zubillaga...)

Orain, orduan ateratako argazki guztiak digitalizatu egin dira eta erreminta bakoitza zertarako den zehazten ahalegindu gara armaginek esandakoa eta bibliografia batuta. Informazio guztia armagintzaren inguruko atalean, Utillajea izeneko sailean.

Dokumentuaren akzioak