Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Armagintzaren museoa: Industriaren Interpretazio Zentroa

2009/05/13
Gaur, maiatzak 13, eguerdiko 12etan zabalduko da Armagintza Museoaren bigarren zatia, Eibarko Industriaren Historiari buruzko Interpretazio Zentroa deritzona (Portalea). Maiatzaren 24ra arte doan ikusteko aukera izango da ohiko ordutegian.

Industriaren eskutik Eibarko historiaren interpretazioa egin da 700 m2tan: Ibilbidea, XIV. mendean hasten da, zuhaitz-enborrak alegoria eta gidari (intxaurrondoa eta lizar arbola, piken ezaugarri), Indianokoa jauregiaren armarria bezalako elementuak lagungarri dituela; hortik aurrera, industria zaharrak eta galdutako lanbideak, tradizioa eta betiko lanak, XX. mendeko herriko enpresa nagusiak eta haien produkzio ugaria (bizikletagintza, josteko makinak, etxerako gauzak) harik eta XXI. mendeko teknologia berrietara heldu eta gaurko errealitatea islatu arte (Tekniker, industrialde berriak). Hori guztia, ikus-entzunezkoekin lagunduta. Ikusi webgunea.

Dokumentuaren akzioak