Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Arrate Filatelia Elkarteak San Andres elizako organoaren mendeurrena dakar gogora

2022/11/24
Aldi berean, herrian filatelia zabaldu zuen Fidel Saez Aguinaga (1934-2019) omentzen du.

2022ko zigilu-marka, San Andres elizako organoa

Elkarteak bi zigilu berezi argitaratu ditu 2022. urtean, baita bi zigilu-marka ere, bata Fidel Saezi eskainia, filatelia zabaltzeko lan handia egin zuen pertsonaren omenez eta oroigarri gisa, eta bestea San Andres parrokiako organoaren mendeurrena ospatzeko.

Melcher, Mar y Cía enpresak 6 organo inguru jarri zituen Euskal Herrian, baina San Andres elizakoa da aipagarrienetarikoa. 1920an sinatu zen organoa egiteko kontratua eta 1922ko maiatzaren 22an inauguratu zuen Jesus Guridik eskuzko bi teklatu eta pedalierra dituen organoa, guztira, 26 erregistrokoa.
Eibarko organoa zaharberritzeko lana, Sergio del Campo adituak egina, ehun urtetik gorako instrumentu bat konpontzean datza, Eibarko udalerriko kultur ondarearen zati dena. Foru Aldundiaren eta Eibarko Udalaren laguntzarekin egiten ari da zaharberritze-lana eta 2023an amaituko da.

Arrate Filatelia Elkartearen aurtengo erakusketa azaroaren 27tik abenduaren 4ra bitartean egongo da zabalik Portalean; San Andres egunean itxita egongo da.

Elkarteak kaleratu dituen liburuxka guztiak Ego Ibarraren web honetan daude eskura.

Dokumentuaren akzioak