Arrate Filatelia Elkartearen liburuska guztiak sarean
2011/11/17
Arrate filatelikoen elkarteak 1969. urtean egin zuen aurreneko erakusketa udaletxe zaharreko liburutegian. Harrezkero, erakusketarekin batera Eibarko gauzen inguruan kaleratu izan dituen liburuskak sareratu egin ditugu.
![](https://egoibarra.eus/eu/albisteak/arrate-filatelia-elkartearen-liburuska-guztiak-sarean/@@images/fc8c1629-7799-4401-909d-f18bf9237c76.jpeg)
Exfibar 2011, liburuska
Arrate Filatelia Elkarteak egin duen lan etengabearen erakusgarri, hona hemen bere liburuska hauetan 1998tik 2010era bitartean aurkituko dugun informazioa, gehienak efemeride baten ingurukoak:
- 1997: San Andres parrokiako organoaren 75. urteurrena.
- 1998: Markeskua jauregiaren historia
- 1999: Eibarko Klub Deportiboaren 75. urteurrena
- 2000: Karlos Elgezua pintore eibartarra
- 2001: Eibar: udaletxea, San Andrés parrokia...
- 2002: Eibarko danborradaren 75. urteurrena.
- 2003: Eibarko zezen plaza, 1903-2003
- 2004: Astelena Frontoia: 1904-2004
- 2005: Eibar revista: 50. urteurrena.
- 2006: Lucas Alberdi (1906-1993), jaiotzaren mendeurrena.
- 2007: Udal liburutegia; 1907-2007.
- 2008: Merceces Careaga (1908-1997), jaiotzaren mendeurrena.
- 2009: Eibarko estaziñua edo trenbidea.
- 2010: Eibarko Txistulari Banda: 1935-2010.
- 2011: Armagintzaren Museoa
Dokumentuaren akzioak