Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Asier Serrano Udal Liburutegian izango da Liburuaren Nazioarteko Egunean (apirilak 23; 19:00etan)

2013/04/22
Udal Liburutegian eskainiko den hitzaldi musikatu honetan Asier Serranok bere ibilbide artistikoaren errepasoa emango du: sorkuntza prozesua, bere lanen irakurketa, bizitako bidaien anekdotaren bat, eta bere abestiren bat joko du gitarra hutsez.

Asier Serrano Lasa Eibarren jaio zen 1975ean. Bere ibilbide artistikoaren hasierako hartan, Lubaki Banda literatur taldeko kide izan zen, artean oso gazteak ziren beste zenbait idazlerekin batera.  Musikaren alorrean lan asko egin badu ere, poesia da Serranok betidanik jorratu duen esparrua: Bada hiri gorri bat, Picassoren zaldia, Hiri gorritik, Desterratuen piztiarioa. Nobelagintzan hor ditugu Eskuetan mapak eta Erlojugilea liburuak. 

Juan San Martin Liburutegiaren urteko ekintzen barruan sartzen da aurtengo Liburu Egunerako prestatu duen Asier Serranoren saio hau.

Udal liburutegiak, bestalde, 2012ko Txostena ere aurkeztu du eta bertan, joan zen urtean  burutu zituen lan guztiak islatzeaz gain,  besteak beste,  ondoko atal hauek jorratzen ditu: Bisitak, Bazkideak, Asistentziak ordutegi berezietan, Katalogazioa eta funtsa, Mailegua...

Dokumentuaren akzioak