Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Asteburu honetatik aurrera pelikulak Coliseoan

2009/09/25
Asteburu honetan, zapatuan, irailak 26, Coliseoko hiru aretoek ateak zabalduko dituzte pelikulak botatzeko (Arráncame la Vida, Pagafantas eta Los Sustitutos). 19:30ean eta 22:30ean eskainiko dira saioak. Sarrerak, oraingoz, leihatilan erosi behar dira (5 euro; astelehenetan 4 euro).

Pelikula-emanaldiak Coliseoan irailaren 26tik aurrera.

Asteburu honetan, zapatuan, irailak 26, Coliseoko hiru aretoek ateak zabalduko dituzte pelikulak botatzeko. Hauexek izango dira asteburu honetako pelikulak: Arráncame la Vida (1. aretoan, handia), Pagafantas (2. aretoa, txikia) eta Los Sustitutos (3. aretoa, txikia). 19:30ean eta 22:30ean eskainiko dira saioak. Sarrerak, oraingoz, leihatilan erosi behar dira (5 euro; astelehenetan 4 euro).

Coliseoko emanaldiak ostiral, zapatu, domeka eta astelehenetan izango dira baldin eta beste ikuskizunen bat edo ekitaldiren bat ez badago. Beraz, hemendik aurrera, Eibarren 3 pelikula izango ditugu asteburuetan.

Dokumentuaren akzioak