Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Azpilikueta eibartarraren tren-geltokiko mural erraldoia azaroaren 29an bistaratuko da

2012/11/21
Eibarko tren-geltokia, "estaziñua", 1887ko irailaren 19an inauguratu zen. Orain, Azpilikuetaren obra duen geltoki berria 2012ko azaroaren 29an inauguratuko da.

Murala, Jose Antonio Azpilikueta

Trenbidearen geltokiko fatxada nagusiaren goiko aldean erloju bat dago eta erloju horretan 1909 urtea dago zenbaki  handietan idatzia; hori ikusita batzuk uste dute eraikina urte hartan eraiki zela. Ostera, armaginen herria zeharkatzen  duen trenbidea askoz lehenago inauguratu zen, 1887ko irailaren 19an hain zuzen ere, sasoi hartako egunkarietan agertzen denez, Maria Cristina de Habsburgo Lorena erregina erregenteak burutu zuen ekitaldia.

Oraingoan tren-geltoki eraberritu berria azaroaren 29an inauguratuko da, San Andres bezperan. Ekitaldi horretan Jose Antonio Azpilikueta artistaren mural handi bat bistaratuko da, 100 urtean baino gehiagoan Eibarko tren-geltokiak jaso dituen pertsona guztiak irudikatu nahian egindako mural ederra. Hauxe da egileak berak dioena: “Azken ehun urtietako 107 eibartar entzutetsuenak aukeratzia bihar zaila baino zailagoa izan da, baina nik egin nahi nebana -azken ehun urtiotan trenian ibillitako edozein pertsona sartzia- egi benetan, eziñezkoa zan. Barriro be hasiko banintz seguru nago beste batzuk aukeratuko neukiazela.

Dokumentuaren akzioak