Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Beharraren memoria" batzen: herriko beharginak, herriko tailerretan beharrean jardun dutenak eta tailerdunak Eibartarren Ahotan.

2017/11/16
Tailerren inguruko ahozko ondarea biltzen ari da Ego Ibarra batzordea. "Eibarko industria-eraikinak" ikerketaren osagarri ezinbestekoa izango da.

Maria Jose Irusta, Josefina Prieto, María Garcia, Plácida Carmona, Mª Angeles Cortaberria eta Angela Lorenzo (BOJeko beharginak)

Ofizio edo lanbide zaharren inguruko testigantzak batzen dabil Badihardugu Elkartea Ego Ibarraren enkarguz. Eibartarren Ahotan proiektura gehituko diren beste 20 elkarrizketa inguru izango dira. Eibarko industria-eraikinak lanerako Mikel Aparicio arkitektoa jorratzen ari den tailerrak ardatz hartuta, Eibarko behargin eta tailerdunen testigantzak jasoko dira datozen hilabeteetan.

Dagoeneko ondorengo hauen lekukotasunak jaso dira: Manuel Estanislao eta Enrique Sagalá (Trust), Julian Azkarraga (Alfa), Inazio Agirrebeña (Laster), Oswaldo Gabilondo (Vicente Gabilondo e hijos), Adela Telleria (Aurrera), Antonio Fernández de Roitegui (Gaspar Arizaga), Maria Jose Irusta, Josefina Prieto, María Garcia, Plácida Carmona, Mª Angeles Cortaberria eta Angela Lorenzo (Boj). Bakoitzak bere lan-eremuan duen jakinduria eta ezagutza islatu ditu elkarrizketetan; sekulako ondarea datozen belaunaldiei begira.  

Horiexek dira orain arte aurten batu diren testigantzak. Urtea amaitu baino lehen beste horrenbeste izango dira Beharraren memoria osatzen lagunduko duten ahotsak.

Dokumentuaren akzioak