Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bonbardaketaren 75. urteurreneko ekitaldiak

2012/03/27
Eibarren ekitaldi ugari izango dira bonbardaketaren 75. urteurrena gogora ekartzeko: Hitzaldiak, liburu aurkezpena, dantza, musika...

Maialen Lujanbio (Wikipedia, cc-by-sa)

Eibarko bonbardaketaren 75. urteurrenak hainbat ekitaldi ekarriko dizkigu:

  • Apirilaren 21ean, “Biharamuneko soka dantza”
  • 25ean Jesus Gutierrezen hitzaldia
  • 26an Maialen Lujanbio eta Juan Pinillaren errezitala
  • 27an Bonbardaketak 1937 liburuaren aurkezpena Bernardo Atxagaren eskutik
  • Egun berean, 27an,  gauez, Itxaropena ikuskizuna izango da Untzaga plazan.
  • Hilaren 28an, Andres Egiguren Orkrestak, Sostoak eta Easo abesbatzak Gernika kantata eta Dvorák-en Sinfonía del Nuevo Mundo eskainiko dute.
  • Maiatzaren 5ean, bonbak jausi ziren lekuak eta su hartu zuten herriko txokoak bisitatuko dira.
  • Azkenik, maiatzaren 8an, Javier Muñozek gerra osteko berreraikuntza lanak ekarriko ditu gogora. 

 Jaitsi ezazu progama osoa PDF formatuan.

Dokumentuaren akzioak