Bonbardaketaren 75. urteurreneko ekitaldiak
2012/03/27
Eibarren ekitaldi ugari izango dira bonbardaketaren 75. urteurrena gogora ekartzeko: Hitzaldiak, liburu aurkezpena, dantza, musika...
Maialen Lujanbio (Wikipedia, cc-by-sa)
Eibarko bonbardaketaren 75. urteurrenak hainbat ekitaldi ekarriko dizkigu:
- Apirilaren 21ean, “Biharamuneko soka dantza”
- 25ean Jesus Gutierrezen hitzaldia
- 26an Maialen Lujanbio eta Juan Pinillaren errezitala
- 27an Bonbardaketak 1937 liburuaren aurkezpena Bernardo Atxagaren eskutik
- Egun berean, 27an, gauez, Itxaropena ikuskizuna izango da Untzaga plazan.
- Hilaren 28an, Andres Egiguren Orkrestak, Sostoak eta Easo abesbatzak Gernika kantata eta Dvorák-en Sinfonía del Nuevo Mundo eskainiko dute.
- Maiatzaren 5ean, bonbak jausi ziren lekuak eta su hartu zuten herriko txokoak bisitatuko dira.
- Azkenik, maiatzaren 8an, Javier Muñozek gerra osteko berreraikuntza lanak ekarriko ditu gogora.
Jaitsi ezazu progama osoa PDF formatuan.
Dokumentuaren akzioak