Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Deia Donostian fusilatutako eibartarren senideei

2014/03/31
Donostiako udala omenaldi bat prestatzen ari da, Donostian altxaldi frankistan eta ondorengo urteetan fusilatuak izan zirenen oroimenez.

Indalezio Ojanguren. Eibar suntsituta (Gure gipuzkoa)

Ekitaldi hori dela eta, Eibarko udalari laguntza eskatu dio, hiri hartan fusilatu zituzten eibartarren senideekin hartu emanetan jartzeko.

Donostian fusilatu ziren 371 pertsonen izen-abizenak dakartzan zerrenda bat ere bidali digu, www.donostia.org/bakearenetxea webgunean ikus daitekeena.

Beraz, dei egiten dizuegu zerrenda horretan egon daitezkeen eibartarren senide zareten guztioi, eta Donostian fusilatuak izan arren zerrenda horretan izena agertzen ez direnenei ere bai, omenaldi horretan parte hartu nahi izanez gero, zuekin hartu emanetan jartzeko datuak hemen eman eta Donostiako udalari bidal diezazkiogun. Horretarako, Eibarko alkatetzara etor zintezkete eta Ana Telleria alkatearen idazkariagatik galdetu apirilaren 15a baino lehen. Benetan eskertzen dugu zuen laguntza.

Dokumentuaren akzioak