Dokumentu gehiago Eibarko idazleen datu-basean
Serafin Basauri (argazkia: Ahotsak.com)
1959ko azaroaren 6tik 8ra Eibarren egin zen Euskalzaleen Biltzar osoa jasotzen duen Euskaltzaindiaren alea dakargu oraingoan, Mogel zuena hizpide eta aipagai: Altube, Etxaide, Lojendio, Arrue... eta orain dela gutxi zendu den Jabier Zubiaurre eibartarraren “Mogel eta burdingintza” bertan daude.
Horiez gain artikulu gehienak San Martinenak dira, EGANen eta RSBAPeko buletinean argitara emandakoak. Batzuk aipatzearren hona hemen: “La imprenta en Eibar” , “Kalamendi, Kalamua, Max”, “Sukaldari liburuak”, .... Badaude baita herriko beste idazle batzuen artikulu eder askoak ere. Hor dugu Montserrat Garateren “Comercio directo con América y Fueros”, Ramiro Larrañagaren “Vocabulario de la industria armera” , Iturriotzen “Danetik pixkat. Aintzinako gogorapenak”, Serafin Basauriren “Eibarko euskerari buruz” eta beste hainbat idatzi Eibarri buruzkoak edo eibartarrek idatziak.
Guztiak ere, Eibarko idazleen eta Eibarri buruzko lanen datu-basean.
Dokumentuaren akzioak