Ego Ibarra 2014: Badihardugurekin eta Azpilikueta marrazkilariarekin onduko den Eibarko Umien Koadernua martxan jarri da.
Egilea: Zabala (Irutxulo)
Margotzeko, marrazteko, jolasteko eta ikasteko balio izango duen 20 orrialde inguruko komiki-itxurako koadernoa izango da.
Badihardugu, Azpilikueta eta Ego Ibarra, hirurak elkarlanean jarrita asmatu den proiektu honek jolasaren bidez erakutsi nahi dizkie txikienei gure herriko kontuak, bertako euskaran. Umeen gustukoa izan dadin, besteak beste, ondoko elementu hauek izango ditu: Pantxika astoaren mozorroa edo kareta umeak janzteko, Eibarko txori batzuk margotzeko, Eibarko futbolariak janztea -arropak moztu eta jantzi-, Teknikerren ktBOT robota berregin, ¿”nun dare pinttoriak?”, San Blas errezeta...
Dokumentuaren akzioak