Ego Ibarra 2015: “…eta kitto” udal aldizkari zaharrak digitalizatu eta irailean webgunean jarriko ditu.
“…eta kitto!” aldizkariaren lehenengo alea, 1988ko abendua.
Une honetan Ego Ibarra batzordea digitalizatzen ari den aldizkaria, hasierako “…eta kitto!” hura, Aurora Bascaran alkatearen garaian Fernando Muniozguren udal euskara arduradun zenak 1988an sortu eta 1991eko abendura arte Udalak kaleratu zuen aldizkari hura da.
1991ean, “…eta kitto!” Euskara Elkartea jaio zenean, aldizkaria elkartearen eskuetan utzi zen. 1992ko maiatzaren 28koa dugu Juan Jose Araolaza buru zuen Elkarte sortu berriaren 32. alea.
Sasoi hartako aldizkari zahar haietan makina bat elkarrizketa eder ditugu: Candido Eguren, Dolores Berasaluce Unamuno, Paulino Larrañaga,… Horiek denak sarean jarriko dira irailetik aurrera.
Dokumentuaren akzioak