Ego Ibarra 2015: "…eta kitto" udal aldizkari zaharrak sarean
“Rikardo Arregi” saria jaso zuen elkarrizketa, Idoia Irazola kazetari eibartarrak egindakoa
Balio historiko handiko aleak dira, baina batik bat, herriko euskaran egindako elkarrizketak dira aipagarri eta gogoangarri: “…eta kitto!” zahar hartako orrietan dauzkagu Paulino Larrañaga, Dolores Zabala, Jose “Querido”, Ramon Sarasua, Candido Eguren, Kontxa eta Imanol Laspiur, Pedro Mari Iriondo, Mª Tere Osoro, Aldazabal, Felix Mendoza “Mendo”, Olga Arizmendiarrieta, Narbaiza bertsolaria, Bixente Martinez, Juanito “Txoko”, Pedro Celaya, Jose Antonio Arkotxa, Jose Antonio Arrillaga, Josefina “Sosola”, Antxon Narbaiza, Antxon Artamendi, Juanita Unzueta, Juanito Saez de Viteri, Pakita Arrizabala “Sahietsa”, Eli Ojanguren, Felix “Angiozarko itsua”, Eli Ojanguren edo “Goi Argi”ko kideak. Denak herriko euskara ederrean eginak eta interes apartekoak.
Idoia Irazola kazetari gazteak egindako elkarrizketa horietako batek -Candido Eguren zenari egindakoak –- irabazi zuen “Rikardo Arregi” saria.
Ale guztiak webgunean kontsultatu eta PDF formatuan deskargatu daitezke.
Dokumentuaren akzioak