Ego Ibarra 2015: herriko mugarriak konpontzen hasi Klub Deportiboko ikerlarien gidaritzapean.
Lindariko mugarria
Ego Ibarra Batzordeak, irailaren 25ean egindako bilkurara, mugarriak aztertu eta ikertu dituen Eibarko Klub Deportiboko lantaldeko kideetako bati deitu zion Eibarko udalerriko mugarrietan egin beharreko lanak zer nolakoak behar zuten izan azaltzeko.
Aurrekontuak eskatzeko ardura Zerbitzu Batzordearen eskuetan uztea erabaki zen, horrek ezagutzen duelako ondoen lan-arlo hori. Azkenik, urriaren 23an egindako bilkuran, Ego Ibarra batzordeak, lana eskaintza aurkeztu duen etxe bakarraren eskuetan uztea erabaki zuen, Belako Lanak SL etxearen esku alegia. Etxe horrek 3.781,01 euro (BEZa barne) jasoko ditu mugarrien lana egiteagatik.
Hala ere, mugarriak ikertu zituen lantaldeko kideak, edo, hala bada, txostena egin duen taldekidea, enpresarekin bilduko dira ondoko atal hauek zehazteko: alde batetik, enpresari, ahalik eta zehaztasun handienarekin, mugarri bakoitzean egin behar duen lana azalduko diote; horrela, enpresak, egin beharreko lanaz gain, erabili behar dituen erremintak ere zeintzuk izan behar diren jakiteko.
Eta bestetik, lana ahalik eta modurik egokienean egiteko, jarduketa-plan bat egingo da, zonaka. Hona hemen konponduko diren mugarriak, bakoitza bere zenbakiarekin:
2 Arestiburu 1; 13 Arrikurutz; 23 Zabaleta 2; 26 Pagadi beltza; 36 Sutxuegi. 44 Igartua zelai 1; 45 Igartua zelai 2; 46 Igartua zelai 3; 48 Pagomakur; 49 Santutxutrangua; 52 Santutxueta; 55 Sarroi; 56 Sarroi 1; 58 Bergaretxelarrea 1; 59 Azurtzaiturriburua; 66 Burdinkurutz; 70 Katillukoa.
Dokumentuaren akzioak