Ego Ibarra batzordea ‘Badihardugu’ Elkartearekin ari da Eibarko "gerrateko ume" gehiagoren grabazioak egiten
Armando Arizmendiarrieta
Zumarragan bizi den Armando Arizmendiarrieta eibartarra dugu horietako ume bat (1856. zenbakiko umea). Agustina bere arrebarekin (1857. zenbakia) Frantziako Dijon herrian egon zen eta duela aste batzuk egindako elkarrizketan gogora ekartzen ditu orduko gauzak: nola eraman zituen aitak Eibartik Zornotzako baserri batera, gero, ezer esateke Bilbora nola eraman zituzten eta handik Frantziara...
Armandok sasoi hartako gauza asko kontatu ditu kamera aurrean, Aintzane Agirrebeña eta Izaskun Gastón aurrean galdezka zituela. Armandorenak bezalako beste askoren oroitzapenak ere batu nahi dira betiko gordetzeko.
Gerrako ume hauek utzitako argazkiak eta Eibarren egindako ekitaldian erakutsitako bideoa ere kontsultatu ditzakezu gure webgunean.
Dokumentuaren akzioak