Egoibarra.eus webgunea: 2016ko bisitak eta gainontzekoak
Joan zen urtean, atalik ikusienak Argazkiak, Argitalpenak eta Eibar izan dira. Webgune honetan, Eibarko Udalak kaleratu dituen liburu guztiak daude ikusgai eta erosgai.
Mugikorren erabilerak ere gorantz jarraitu du, noski, eta bisitarien %35 izan da gure webgunera sakelakotik sartu dena.
Buletinari dagokionez, 1.026 pertsonek edo entitatek jasotzen dute, Eibarko ondare historikoarekin eta kulturalarekin lotutako gauzen berri emateko eta Ego Ibarra Batzordeak berak egiten duen lanaren berri emateko aspaldidanik dagoen albistegia.
2016. urtean, Eibartarren Ahotan goitik behera berritzea izan da webgunean egin den lanik handiena. Hemen daude jasota hainbat eta hainbat eibartarri egindako elkarrizketak.
Dokumentuaren akzioak