Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibar aldizkari guztiak webgune honetan.

2015/06/19
Pedro Zelaiak 1952. urtean lehen aldiz plazaratu zuen "Eibar" aldizkaria aspaldi jarri zen Interneten, hain zuzen ere 2006. urtean, egoibarra.eus webgune honetan. Hala ere, hainbat ale zahar zeuden sartzeke, orain sareratu ditugunak. Hemen dituzu eskura.

Eibarko Azitaingo zubi zaharra XX. mende hasieran. Azaldegiazpikoa, Aasua, Sagarbieta eta Txarakoa baserriak agertzen dira. Argazkia: : Indalezio Ojanguren (Gure Gipuzkoa. Foru Aldundia)

Eibar aldizkariaz gain, “Argitalpenak” atalean dauzkazu Goi Argi aldizkaria (1952-1963, ez daude ale guztiak, 136 daude), bideoak (Eibarko Bizikleta, Eibar industrial…), Eibarko liburuak, Exfibar aldizkaritxoak (1990az geroztik), Eibarri buruz idatzitakoak eta eibartarrek idatzitakoa, Kultura Gida guztiak (2001etik aurrera) eta beste hainbat agiri.

Dokumentuaren akzioak