Eibar: Periko Iriondok ateratako argazkiak
2012/01/16
Periko Iriondo kaxaginak argazkilaritza du afizio. Eibarren ateratako hainbat argazki jarri ditugu sarean, gehienak Urko-Akondia-Kalamua aldekoak, baina baita herriko beste leku batzuetakoak ere.
Periko Iriondo
Periko Iriondo 1944ko azaroaren 25ean jaio zen Mendaron baina handik denbora gutxira etorri zen Eibarrera bizitzera. "Armas Arrizabalaga"ko kaxagin izandakoak, argazkilaritza, mendia eta bidaiak ditu gustuko, bere Klub Deportiboa ahazteke.
Iriondok Eibarren ateratako hainbat argazki jarri ditugu sarean, Argazki-galerien atalean. Argazki hauetan Urkoko kobazuloa, Kalamua, Akondia, Urko, Elgoibarko San Pedro aldea, Aixolako urtegia, Gorosta bailara, Mandiola bailara eta Eibarko beste leku batzuk ditugu.
Dokumentuaren akzioak