Eibarko Arrate Filatelia Elkarteak Eibarko herriaren 675. urteurrena dakarkigu aurtengo edizioan
![](https://egoibarra.eus/eu/albisteak/eibarko-arrate-filatelia-elkarteak-eibarko-herriaren-675-urteurrena-dakarkigu-aurtengo-edizioan/@@images/627f66ae-a18e-4974-aa81-0e9006ae403d.png)
Arrate Filatelia Elkartearen aurtengo erakusketa azaroaren 28tik abenduaren 5era bitartean egongo da zabalik Portalean; San Andres egunean itxita egongo da.
Elkartea 1969az geroztik ari da urteroko erakusketa antolatzen, eta aurten Fesofi-k (Federación Española de Sociedades Filatélicas) merituaren garaikurra eman dio egin duen lanaren aitortza eginez.
Elkarteak argitaratutako 2021eko zigilu berezian, 675. urteurreneko logotipo irabazlea agertzen da; eta Correos-en zigilua hiriko armarriari dagokio. Erakusketaren inaugurazio-egunean, hilaren 28an, 11:00etatik 14:00etara posta-marka jartzeko aukera egongo da.
Elkarteak kaleratu dituen liburu guztiak Ego Ibarraren web honetan daude eskura.
Dokumentuaren akzioak