Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko biztanleak

2011/01/14
Eibarrek 27.523 biztanle ditu, 14.170 emakume eta 13.353 gizonezko. Atzerritarrak 1.599 dira, toki askotakoak. Datuok 2011ko urtarrilaren 12an ateratakoak dira, Udal Idazkaritza sailak emandakoak.

Eibar, Untzaga plaza (argazkia: Oier Araolaza, Dantzan.com)

Biztanleak adinez sailkatuz gero, hauxe dugu:

0tik 18 urte bitartekoak:          4.092

  • Neskak.            2.045
  • Mutilak            2.047

19tik 65 urte bitartekoak:      17.238

  • Emakumeak.            8.471
  • Gizonezkoak            8.767

66 urtetik gorakoak:          6.193

  • Emakumeak.            3.654
  • Gizonezkoak.             2.539

Eibarren 59 herrialde ezberdinetako pertsonak ditugu gure artean. Atzerritarrak 1599 dira guztira, 750 emakume eta 849 gizonezko. Jatorriz, gehienak Marokokoak dira (203 emakume eta 312 gizonezko). Hona hemen guztiak:

Afganistan (1), Alemania (4), Algeria (15), Argentina (30), Australia (1), Belgika (1), Benin (1), Bolivia (105), Bosnia (5), Brasil (100), Bulgaria (1),  Ekuador (70),  Errepublika Dominikarra (55), Costa Rica (2), Egipto (1),  Eslovenia (1), Estatu Batuak (2), Filipinak (2), Finlandia (1), Frantzia (11), Britainia Handia (7), Grezia (1), Ginea Ekuatoriala (1), Ginea Bissau (1), Honduras (8), Hungaria (9), Irlanda (4), Italia (15),  Herbehereak (4), Kolonbia (123), Kongo (13), Kabo Berde (3),  Kroazia (1), Kuba (18), Mali (16), Maroko (515, Maurizio Irla (1), Mexiko (6), Moldavia (1), Montenegro (2), Nikaragua (21), Nigeria (1),  Pakistan (68), Paraguay (2), Peru (55), Polonia (1), Portugal (148), Errumania (37), Errusia (3), Salvador (2), Senegal (25), Serbia (3), Suedia (1), Txile (13), Txina (27), Ukraina (2), Uruguay (5), Venezuela (35), Vietnam (1).

Dokumentuaren akzioak