Eibarko eraikinen maketa erakusketa
Indianokua edo Zumaran jauregia, Eibar.
Manuel Zabalak, gaztetan, Armeria eskolan ikasi zuen eta gero Esteban Acharen tailerrean hasi zen beharrean, baina betidanik gustatu zaio maketak egitea. Hona hemen erakusketa txiki honetan ikusgai jarriko dituenak: Udaletxea, Otaola erdi baserria, Indianokua jauregia (argazkietan), Vildosolaren txaleta, Aldatze kaleko 7ª (bere jaiotetxea), Estaziñoko eraikina, haren aldamenean dagoen etxea edo Arbitrioen etxea, Probaderua, Markeskua... Horiek denak egurrez eta beste hainbat material erabilita egin ditu.
Gipuzkoako beste leku askotako maketak ere badauzka eginda (Bergarako tren-geltokia, erakusketan izango dena, Usurbilgo udaletxea, lurraldeko baserriak...).
Indianokua jauregia, 1951. urtean.
Dokumentuaren akzioak