Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko erritorik zaharrenetakoa, Akondiako konjurua, San Pedro ermitan, uztailaren 3an, goizeko 11etan

2022/07/01
Antzina, latina erabiltzen zen, gaur egun, euskara. Hona dakartzagu testuok gure herriko erritu zahar honen lekuko.

Akondiako konjurua 80ko hamarkadan. Argazkia: guregipuzkoa

Akondian, urtero, uztailaren lehenengo domekan, zelaiak bedeinkatzen dira uzta ona izateko eta ekaitzen kalterik eta okerrik ez izateko. Hauxe da gaur egun erabiltzen den testua: Jainko Aita, zuk agindu zenion gizonari lurra gorde eta landu zezala; apaltasunez hauxe eskatzen dizugu: uzta ugari eman iezaguzu, soroak eta zelaiak emankor bihurtu itzazu eta, ekaitza eta harria gure lurretatik aldenduz, hazi, ale eta fruitu ugari jaso ondoren, goretsi zaitzala orain eta beti. Jesukristo gure Jaunaren bitartez, amen.

Latinekoa, antzina erabiltzen zutena, hauxe da: A domo tua, quaesumus, Dómine, spiritáles nequítiae repellántur: et aëreárum discédat malígnitas tempestátum: praesta supplícibus tuis: ut et tranquillitátibus hujus optátae consolatiónis laetémur, et dono tuae pietátis semper utámur. Per Dóminum.

San Andres elizako parrokoak emandakoak dira testu hauek eta Xabier Zubizarreta bera izango da domekan konjurua esango duena.

Dokumentuaren akzioak