Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Grabatugintzaren eta Damaskinatugintzaren hastapeneko tailerra urritik otsailera bitartean izango da

2022/11/10
Urriaren 4an hasi ziren eskolak ematen Armeria Eskolan, Gorka Garate eta Juan Luis Baroja Collet irakasleekin.

Ikasleak irakasleak egiten duenari begira. Argazkia: Alberto Echaluce.

“Armaginak” elkarteak antolatu eta Eibarko Udalak diruz lagundutako ikastaroa Armeria Eskolak utzitako gela batean ari dira ematen, eta hogeita bi ikasle ditu. Ikasle gehienak eibartarrak dira, batzuek artisautza-negozioak dituzte herrian eta beren produkzioei balio erantsia ezarri nahi diete; baina badira lanbide hori ezagutzen ez duten eta lan-aukera bat bilatzen duten pertsonak ere, eta gutxiengo bat, beren aurrekoek egindako lanbidearen berritasunagatik eta interesagatik joaten da klaseetara.

Matrikulatutako pertsonak hogeita bi dira, hamar emakume eta hamar gizon: 7 goizeko txandan eta 15 arratsaldekoan. Eskolak urritik otsailera bitarteko astearteetan izango dira, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Bestalde, ikasleek astelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan praktikak egiten dituzte, 14:30etik 21:00ak arte. Ordutegi horretan, ikastetxea irekita dago.

Debako Arte Eskolako irakasle izandako Juan Luis Baroja Collet artista ezaguna eta Gorka Garate Martín ikastaroaren koordinatzailea dira irakasleak.  Geroxeago, grabatzaile eta damaskinatzaile lanetan dihardutenek ere parte hartuko dute eskolan, ikasleei beren esperientziaren berri eman eta erakusteko.

Eibarri izena eta ospea eman dioten ofizio zaharrak biziberritzeko tailerra dugu “Armaginak” elkarteak Udalaren laguntzarekin martxan jarri duen tailerra. 

Aste honetan ETBko Hitzokei saioan aipatu dute gaia. Hemen bideoa.

Dokumentuaren akzioak