Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko idazleak, Eibarri buruzkoak: Juan San Martinen artikuluak

2011/03/21
Orain digitalizatu diren artikulu gehienak (110) Juan San Martinek EGAN aldizkarian (Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Buletinaren literatura gehigarria) kaleratutakoak dira.

San Martin eibartarrak bere izenarekin kaleratu zituen lan gehienak baina gaitzizenak ere erabili zituen : Otsalar –gehien bat poemak  idazten zituenerako, itzulpenetan  eta liburu-kritikak egiten zituenean- eta  Egigurentarra, Eibarko Egiguren edo Eguren bere famliaren jatorriko baserriaren izena.

Hona hemen artiikulu horien izenburu batzuk:  Langileriaren kezka eta borroka Lexo zenaren bertsotan.; Gure hirien izenak.; Gorpuzbidea;  Euskara batuaren meritoak, del Burgo-ren ustez;  Zabalatik zabaletara;  Joxe Austin Arrieta.; Piarres Laffite-ri omenaldia ;  Fr. Luis Villasant;  Unesco-ren Albistaria;  Itun Berria; Joseba Lakarra, Koldo Biguri, Blanca Urgell; Luis Michelena; G. Aresti zenaren lanak;  Elgoibarko auzo izenak; Euskal umorea; K Mitxelena eta epigrafia.

Artikulu horiek Eibarko idazleen eta idazlanen datu-basean aurkituko dituzu.

Dokumentuaren akzioak