Eibarko idazleak, Eibarri buruzkoak: sareratutako lanak
2012/02/24
Orain digitalizatu diren artikulu edo lan gehienak Juan San Martinen eta Jose Ramon Etxeberria eibartarrenak dira, "Anaitasuna" ( 1952ko ekainetik 1982ko apirilera arte kaleratu zen aldizkaria) aldizkarian 70. hamarkada aldian argitaratutakoak.
Gabriel Aresti Arrateko gurutzean (egilea: Juan San Martin)
Juan
San
Martinek
1969an
Gabriel
Arestiren
ardurapean
kaleratu
zen
Euskal
Elerti
69
liburu
gogoangarrian
publikatu
zuen
“Euskeraren
inguruan”
artikulu
luze
bezain
interesgarria
dakargu.
Bestalde,
“Anaitasuna”
aldizkarian
kaleratutako
beste
hainbat
artikulu
ere
bai,
gehienak
Jose
Ramon
Etxeberria
eibartarrarenak,
ekologiari buruzkoak.
Hona hemen artikulu batzuen izenburuak:
- Mitoak direla eta.
- Euskaldunok eta ekologia.
- Urteburuak ospatzen.
- Koldo Ormaetxea eibartarra joan zaigu.
- Jon Mirande joan zaigu.
- Neure
eritzia azaldu naiz
- X. Kintanaren ‘Behin batean’.
- San Joan Ekainekoa.
- Euskaltzaindiaren asmoa.
- Jakintza astea.
- Anaitasunaren zuzendariari.
- Meteorologi harmak.
- Zaborreriaren balioa.
- Zer egin zaborreriarekin?.
- Fluor satsudura eta fluorosia.
- Nuklear fusioa eta etorkizuna.
- Uraren kutsadura.
- Ez dezagun ura pozoinda!.
- Itsasoaren kutsadur iturriak.
- Bilbo inguruko egurats kutsadura.
- Tabakoa eta erradioaktibitatea.
- Eguzkitiko energia eta etorkizuna.
- Euskal kazetaritza 1974.
Dokumentuaren akzioak