Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko idazleak, Eibarri buruzkoak: Testu zahar digitalizatuak (1882-1914)

2011/05/02
Aguirre Guisasolaren "Carta lingüística", Arrese Beitiaren "Eibar-ko burdíñ-bidearen estreñako kantua", Capelasteguiren “San Juan sorbak"... Eibarri buruzko hainbat artikulu sasoi hartako Euskal-Erria eta Euskalzale aldizkarietan. Orain digitalizatu eta sareratu ditugunak.

Eusebio Zuloaga

1898ko Euskal-Erria aldizkariaren ale batek zekarren Eusebio Zuloagaren heriotzaren berri; 1900eko beste baten Orbea jaunak 1899ko maiatzaren 2ean "Sociedad Económica Bascongada de Amigos del País"en inaugurazio-ekitaldian eman zuen hitzaldia irakur genezake; Indalecio Sarasketa "Eibarko Txikito” pilotariaren bizitzaren zertzeladak ere hortxe ditugu hura zendu ondoren jasota. López Alenek, 1902ko testu batean, Carlos de Ibarra almirante eibartarraren (Eibar, 1587?-1639, Bartzelona) berri ematen digu;  1908ko Lore Jokoak edo 1914ko Arteen eta Industrien erakusketari buruzko xehetasun guztiak ere bai, Mogelen testuak...

Hori dena eta gehiago dago digitalizatu diren aldizkari zaharrotan.

Dokumentuaren akzioak