Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko idazleak, idazlanak: “Evolución de la industria amera”, 1945eko Congreso Eucarístico-a eta beste lan batzuk digitalizatuta.

2011/10/28
Azkenaldi honetan egiten ari garen digitalizazio-lanekin jarraituz, oraingoan liburu eta lan sorta ederra argitaratu dugu webgunean.

Oraingoan hauek izan dira digitalizatu diren lanak:   

Historia de las armas portátiles de fuego en España liburuak Sebastian Sempere koronelak 1927ko irailaren 16an Eibarren eskaini zuen hitzaldia dakar.

Congreso eucarístico. Eibar-Mayo 1945 delakoa oso dokumentu bitxia dugu: maiatzaren 10etik 13ra bitartean herrian izan zen Kongresoaren argazki-bilduma txiki bat.

Evolución de la industria armera de Eibar lanak, J.I. Paul Arzac-ena,  “I. Bienal Patricio Echeverría”ren 2. saria jaso zuen eta Gipuzkoako Merkataritza eta Industria Ganbarak atera zuen 1976. urtean.

Azkenik, Historia de la Virgen de Arrate (Historial y novena de la Concepción Purísima de la Madre de Dios de Arrate) dugu, Eugenio Urroz eta Polikarpo Larrañaga abadeen lan bikaina. 

Dokumentuaren akzioak