Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko idazleen eta Eibarri buruzko lan gehiago sarean

2011/01/05
Egoibarra.com webgune honetan egiten ari garen digitalizazio lanarekin jarraituz, Eibarko idazleen eta Eibarri buruzko lan gehiago sareratu berri ditugu. Oraingoan, beste 168 artikulu berri, gehienak Juan San Martin idazlearenak.

Eibarko idazleen eta Eibarri buruzko idazlanen datu-basean, oraingoan 168 artikulu berri dakartzagu, gehienak Juan San Martinenak, baina badaude baita Josu Arkotxa, Toribio Etxebarria, Goiria, Lojendio, Ramiro Larrañaga, Galdos, Omaechevarria, A. Tejada eta beste batzuenak ere.

Artikulu horiek gehienak EGAN aldizkarian 1954tik 1965era bitartean (beranduagoakoak ere badude) eta  BRSBAPen 1946tik aurrera ateratakoak dira.

Dokumentuaren akzioak