Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko idazleen eta idazlanen lan gehiago sarean

2011/10/26
Eibarko idazleak, idazlanak: Anaitasuna aldizkarian eibartarrek argitaratutako lanak eta Eibarri buruzkoak... Guztira, 160 idazlan edo artikulu inguru, 1966/70, 1971/72 eta 1973/1976 urteetakoak.

Argazkia: Serafin Basauri (Badihardugu Euskara Elkartea, CC-by-sa)

Ego Ibarra batzordeak Eibarko idazleen eta idazlanen datu-basea hornitzen jarraitu du. Azken asteotan beste 160 lan inguru digitalizatu eta sareratu dira datu-basera.

Beste batzuen artean L.A. Aranberrik, Jose Ramon Etxebarriak, Serafin Basaurik,  Juan San Martinek, Imanol Laspiurrek hainbat gairi buruz argitara eman zituzten  hainbat  artikulu digitalizatu dira, baina tartean badira ere  gaitzizenez (‘Albistariak’, ‘Portale’)  izenpetutako Eibarri buruzko  albiste txiki eder askoak.

Hauek dira artikulu  horietako batzuen izenburuak:

Guztiak ere kontsultagai Eibarko Idazlanen Datu-basean.

Dokumentuaren akzioak