Eibarko "Juan San Martin" liburutegia sarean
2009/10/09
Eibarko "Juan San Martin" udal liburutegia sarean dago. Hemendik aurrera, liburuen katalogo osoa, agenda, argitalpenak eta beste hainbat informazio eskuratzeko aukera izango dugu. Liburutegiko bloga ere badu.
![](https://egoibarra.eus/eu/albisteak/eibarko-juan-san-martin-liburutegia-sarean/@@images/3a6d0fe6-92b5-43a9-9337-154e71790802.jpeg)
Eibarko "Juan San Martin" udal liburutegia sarean dago . Hemendik aurrera, gure ordenagailutik, liburuen katalogo osoa, agenda, argitalpenak eta beste hainbat informazio jasotzeko aukera dugu. Liburutegiko bloga ere badu.
"Nabarmentzekoak" atala ere aipatzekoa da; bertan daude liburutegiak antolatzen dituen ekitaldiak; une honetan azpimarratzekoa da "Zuk ahal duzu: hizkuntzak ikasteko metodoak" izeneko gida, norberak norbere ordenagailuan hizkuntzak ikasteko bidea eskaintzen duena.
Dokumentuaren akzioak