Eibarko Maiatzaren 1a: krabelin gorria paparrean jarrita, kantuz, manifestazioz eta ospakizunez betetako eguna.
Beharginak Armeria Eskolaren ondoan Maiatzaren Lehenean (¿1965?). Argazkia: bilduma partikularra.
Luciana Larreateguiren berbek edo Benigno Bascaranen hitzek gerra aurreko Maiatzaren 1eko giro hura dakarkigute. Biek dute oroitzapen ona, eta esanguratsuak dira Bascaranen hitzak, errebindikazio kutsukoak: “Guk, ume-umetatik, bandera txiki gorri batzuk hartu ta manifestaziñuaren atzetik juaten giñanian, zortzi urte edo hamar edo hamabi urte edo, en fin!. Ta gero, gaiñera, ba, horrek legiok defenditzen han; neri sekula be ez jata ahaztutzen, por ejemplo, "ocho horas de trabajo, ocho horas de ocio y ocho horas de diversión", o sea, harek zortzi orduak eskatzen ziranian, eskatzen ziranian... ta ume-umetatik manifestaziño guztietan, hori zortzi ordukuori etorri arte.”
Jose Antonio Albizu 1958ko maiatzaren 1ean hasi zen beharrean eta garai hartako lan-baldintzei buruz hitz egiten du. Maiatzaren 1a laneguna zen 1937ko apirilaren 13az geroztik, baina, 1956ko apirilaren 25ean, BOEn argitaratutako Lan Ministerioaren Aginduaren bidez, Pio XII.a aita santuak 1955ean San Jose Artisaua kristau langileen zaindariaren eguntzat hartu zuenez, maiatzaren 1a jaieguntzat eta berreskuraezintzat hartu zuten frankistek. Modu horretan, marxismoaren jaia langile kristauen festa bilakatu zuten, Dolores de la Calle Salamankako Unibertsitateko ikertzaileak El primero de Mayo y su transformación en San José Artesano lanean ondo islatzen duen bezala.
Gerra aurretik eta gerra ondoren, kalean eta isilean, eibartar askok ospatu dute beharginen eguna, eta ez dira gutxi oraindik ere “Hoy día 1º de Mayo” kantua gogoan dutenak. Hona hemen letra eta partitura:
Hoy día Primero de Mayo
Abandonamos las labores
Pues los trabajadores
Guardan su fiesta
Más popular
Vayamos tras la redención
Por la senda de la unión,
Y a nuestro esfuerzo titánico
Se hundirá el burgués tiránico.
En este día de placer,
Nuestro grito ha de ser:
¡Viva el primero de Mayo, Viva!
“Viva” se oiga a doquier
Los proletarios reunidos aquí,
Nuestros anhelos mostramos así,
Y pronto el día dichoso vendrá
En que lo ansiado así, logrado será
¡Sí será, sí será¡
Dokumentuaren akzioak