Lan baldintzak: soldata, ordutegia eta jai egunak
Nahiz eta lantegiko beharginak izan, piezako kobratzen zuten grabatzaileek. Lan bakoitzaren kalitate eta zailtasunaren arabera ordaintzen zieten. Hamar ordu jarduten zuten egunean, astelehenetik larunbatera. 1958. urteko maiatzaren lehena izan zen bere lehen lan eguna. "San José artesano" izendatu zuen egun hori Francok 60 hamarkada inguruan eta ordutik aurrera jai egun bihurtu zen. Ostegun eta Ostiral Santua jai egunak izaten ziren eta udako oporretan hiru egun baino ez zituzten izaten hasiera batean. Gero, aste batera pasa zen eta hurrengo aldaketak 15 egun ekarri zituen baina askoz beranduago izan zen hau.
Dokumentuaren akzioak