Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Museoa sarean: bisita birtuala, audiogida, katalogoak, kartelak eta dokumentuak konfinamenduaren lagungarri.

2020/05/14
Gure herriko Museoak bat egin du 2020ko Museoen Nazioarteko Egunarekin eta bere funtsetako asko jarri ditu sarean ikusgai.

Alfako murala, Museoak berreskuratua. Alfak aurten ehun urte beteko ditu. Egilea: Vicente Viudes.

Eibarko Museoak ibilbide edo bisita birtual bat eskaintzen digu aretoz areto, azalpen guztiak audiogidaren bidez jasotzeko aukera apartarekin.  Aldi berean Museoaren artxibo digitala ikusteko parada izango dugu, dokumentu grafiko ugariko artxiboa: katalogoak, publizitatea, kartelak… Gure herrian egiten den lanaren erakusgarri eta eredu apartak.

Maiatzaren 18an izango den Museoen 2020ko Nazioarteko Egunak "Berdintasunaren aldeko museoak: aniztasuna eta inklusioa" gaia du ardatz nagusitzat, eta helburua da Museoak topagune bilakatzea, erakusten dutenarekin kontatzen dituzten istorioak jende ororen eskuetan uztea.

Eibartarrok Museoa etxetik ezagutzeko aukera ederra dugu.

Dokumentuaren akzioak