Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko raketistak eta pilotariak “Emakumea eta euskal pilota” Gernikako Euskal Herria Museoaren erakusketan.

2013/10/17
Gernikako Euskal Herria Museoak urriaren 22an inauguratuko duen "Emakumea eta euskal pilota" erakusketan, besteak beste, Eibarko raketistak ere gogoan izango dituzte.

1938, Groseko frontoia. Eibarko raketistak. Argazkia: Marin

Izan ere, jokalari asko nabarmendu baitziren eta asko dira gogora ekarriko direnak. Bost ataletan dago banatuta erakusketa: Sakea, Tanto kopurua; Kantxa; Kontrakantxa eta Hemen eta Orain. Bigarrenean ekarriko dituzte gogora Eugenia Iriondo “Eibarresa” eta beste izen asko eta asko mundu osoan lanean horretan jardundakoak.

Ez zen hori izan Maria Unzueta eibartarraren kasua, izan ere, Mariak sekula ez baitzuen izan modu profesionalean jokatzeko aukerarik eduki bere aitak ez ziolako utzi. 1878. urtean jaio zen Eibarren, Untzagan. Zortzi urte zituela Bilbora eraman zuten, aitak hango “Frontón de la Amistad” delakoaren kargu hartu zuenean. Zesta-punta gustatu eta horretan hasi zen Maria txikitatik; hamabost urterekin gizonezkoen kontra ere jokatzen zuen (Zabarte, Yurrita...) baina ez partida ofizialetan bakarrik, goizeko ordu txikietan. Etxean ez zioten lanbidetzat hartzen utzi eta anaiarekin batera aritzeko berak nahi adina diruko kontratua eskaini bazioten ere, sekula ez zuen izan kontratu bat izenpetzeko aukerarik izan. Afizionatu legez 1904. urtera arte segitu zuen jokatzen. Eibarrera etorri zen ezkondu ondoren, eta jostun ona zenez Akademia bat ipini zuen. 1936an Mexikora joan zen eta han hil zen 1948an.

Erakusketa urriaren 22an irekiko da eta 2014ko apirilaren 20ra arte egongo da zabalik. Horrez gain, emakumezkoen pilota partidak, hitzaldiak, tailerrak eta filme proiekzioak ere izango dira.

Hona hemen erakusketari buruzko dokumentazioa.

Dokumentuaren akzioak