Eibarko Udal Artxiboak atal berri bat zabaldu du bere dokumenturik ezkutuenak gordelekutik atera eta ikusarazteko.
"Artxiboaren sekretuak" izeneko atal berri honek erakusten digu gure arbasoek bizi izatea tokatu zitzaien une jakin bakoitzean nola jokatu zuten salaketa, borroka, istilu, lapurreta, hilketa, itsas-hondoratze eta beste hainbat inguruabar politiko eta sozialen artean.
Hortxe dauzkagu Urkizuko errotari andreari gertatutakoa; Agustín de Ecenarro botikarioaren ibilerak; Elgoibarko eta Eibarko bizilagun batzuen borroka saioa Arrateko jaietan; Marius Tercé abiadore frantziarrak Eibar gainean egin zuen hegaldi hura; Bigarren Errepublikaren aldarrikapena. Azken finean, hiriaren iragana osatu zuten istorioak eta pasadizoak.
Orain eman duen pauso honekin Artxiboak 2015. eta 2016. urtean Eibarko Ser irrati-katearekin egindako elkarlana berreskuratu du.
Dokumentuaren akzioak