Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarrek 27.528 biztanle ditu (2015eko urtarrilaren 1eko datua)

2015/01/20
Eibarrek 27.528 biztanle ditu, 14.172 emakume eta 13.356 gizonezko. Atzerritarrak 1.942 dira, 65 herrialdetakoak.

Datuok 2015eko urtarrilaren 1ean ateratakoak dira, Udal Idazkaritza saileko Estatistika Atalak emandakoak.

Eibarrek 2013. urtean 27.439 biztanle zituen (kopuru ofiziala 2013.01.01); 2014an 27.440 biztanle zeuzkan (2014.01.01ean, zenbateko ofiziala. Atzerritarrak 1.898 ziren 2013an; 2014an, 1.902.

Hona hemen biztanleak adinaren arabera sailkatuta:

  • 0tik 25 urte bitartekoak: 6.079

  • Emakumeak: 3.030

    • Gizonezkoak: 3.049

  • 26tik 50 urte bitartekoak: 9.343

    • Emakumeak: 4.507

    • Gizonezkoak:4.836

  • 51tik 65 urte bitartekoak:5.754

    • Emakumeak: 2.929

    • Gizonezkoak: 2.825

  • 65etik gorakoak: 6.345

    • Emakumeak: 3.700

    • Gizonezkoak: 2.645

  • 100 urtetik gorakoak: 7

    • Emakumeak: 6

    • Gizonezko 1

Eibarren 65 herrialde ezberdinetako pertsonak ditugu gure artean, guztira 1.942. Gehienak Marokokoak dira (683), gero Pakistangoan datoz (113), hurrenik Portugal dator (92), Senegal (91), Dominikar errepublika (87), Bolibia (80), Algeria (76), Nepal (74) Kolonbia (62), Brasil (61), Nikaragua (54), Errumania (53), Ekuador (29), Venezuela (27), Txina (25), Mali (25), Peru (23), Italia (20), Kongo (19), Mauritania (19), Argentina (18), Bangla Desh (15) eta Kuba (15) dira jatorri ugarienak. Horiez gain, ondoko leku hauetakoak ditugu: Britainia Handia (13), Frantzia (12), Chile (12), Honduras (12), Angola (9), Alemania (6), Ghana (6), Nigeria (6), Bosnia (6), Kamerun (5), Bulgaria (5), Egipto (5), Errusia (5), Serbia (5), Ginea Ekuatorial (4), Uruguay (4), Hungaria (4), Irlanda (4), Mexiko (4), El Salvador (3), Ginea Bissau (3), Paraguay (3), Suedia (3), Ukraina (3), Bielorrusia (2) Filipinak (2) Australia (2), Kabo Berde (2), Kongoko Errepublika Demokratikoa (2), Costa Rica (2), Polonia (2), Eslovenia (1), EEBB (1), Benin (1), Belgika (1) Finlandia (1), Mauricio (1), Montenegro (1), Herrialde Behereak (1), Boli Kosta (1), Sri Lanka (1).Tailandia (1). 14 apatrida daude.

Dokumentuaren akzioak