Eibartarren Ahotan: herriaren lau lekuko berri sarean.
Danel Zenarruzabeitia
Hemendik aurrera, sarean izango dira gure herriaren bilakabidea gertutik ezagutu eta herria bera sakon ezagutzen duten izen handi hauek: Paulino Larrañaga artegile ezaguna , Danel Zenarruzabeitia enpresa-gizona , Tere Gantxegi "Goi Argi"ren fundatzaileetako bat eta Errehabilitazio Zentroaren zuzendaria eta Hermenegildo Bracons arkitektoa, 1959ko Eibarko Plan Generalaren egilea. Denak ere Eibartarren Ahotan proiektu barruan ikusi daitezke.
Paulino Larrañaga artista ezagunak bere bizitzaren pasadizo asko kontatzen dizkigu: gaztetako ipuinak "Txopa"rekin ikasten ibili zen sasoia, "Asociación de Artistas"en sorrera, Cayetano Careagaren lana, gerra sasoia eta "San Andres batalloia" , Santoñako kartzela, "Matxari" damaskinatzailea, Macarrón pintorea. Danel Zenarruzabeitiak Arraindegi kalea, Alejandro Telleria "alkate txikia"ri egindako kanta, Industrias DEJ-en sorrera, kooperatibak, krisialdiak, Toribio Etxebarria eta Edorta Alberdi Parisera joan zirenekoa, Batzoki zaharraren errekisa, Juanito Beistegi... eta oso gogoan dituen beste gauza asko kontatzen dizkigu. Tere Gantxegik, 1972az geroztik "Patronato Eibarrés de Benefiencia"ren arduradunak, Patronatuaren nondik norako guztiak, Mercedes Careagaren lana, antzinako eskola kontuak, Rafael Artolaren lana, Goi Argi, Peli Egañak herriaren alde egindako lana aipatzen ditu. Hermenegildo Bracons arkitektoa dugu laugarrena, 1959ko Plan Generala, immigrazioa, etxeak eta tailerrak, Eibarko enpresak, Eibarko jendea, Urkizuko dorreen proiektua, Unibertsitate Laborala, Amañako eskolen proiektua, Ipuruako futbol zelaia, Eibarri buruzko oroitzapenak... Lau lekuko hauen testigantzak balio handikoak dira herria hobeto ezagutzeko.
Maria Teresa Ganchegui
Hermenegildo Bracons
Paulino Larrañaga
Dokumentuaren akzioak