Eibartarren Ahotan: Pedro "Periko" Iriondo Muguerzaren lekukotasuna.
Periko Iriondo 1944ko azaroaren 25ean jaio zen Mendaron baina handik denbora gutxira etorri zen Eibarrera bizitzera. Frontoi Zaharreko eskola laga eta 15 urterekin hasi zen “Pedro Arrizabalaga” tailerrean, “Zozuanekuan”. Tailerra 1944. urtean sortu zen. Huek izan ziren hasierako sozioak, euren artean denak senide egiten zirenak : Pedro Arrizabalaga Zozua, Justo Arrizabalaga , Justino Araquistain eta Antonio Iriondo, kaxagina, Perikoren aita, Euskal Herrian sekula egon den kaxaginik onena. Lehenengo tailerra Jardiñeta kalean zegoen; 1956an ostera, tailerra handitu beharra zegoela eta, Errekatxu kaleko 5era joan ziren. Munduko eskopetarik onenetarikoak egiten ditu izenez sekula aldatu ez duen eta izena bera marka bilakatu duen arma tailer honek.
Periko Iriondok tailerraren historia eta armagintzak 1950etik hona izan duen bilakabidea kontatzen dizkigu dokumentu honetan, baina garrantzizkoena ahazteke: bere beharraren xehetasun guztiak eta erabiltzen dituen erremintak.
Periko, bere lanaz aparte, mendizalea, Klub Deportiboko bazkide zintzoa, korrikalaria, bidaiaria eta argazkilaria ere bada.
Spanish Best
Dokumentuaren akzioak