Emakumeen papera Espainiaren eta Euskal Herriaren Historia garaikidean eta 1936-1945 bitartean jasandako errepresioa
Emakumeen Saturrarango kartzela
Hasteko, ikerlariak, gizarte-mailaren arabera hezkuntza, lana eta boterea eskuratzeko aukerak eta oztopoak izango ditu mintzagai. Mugimendu feminista(k) eta emakume protagonista zehatzak agerira ekarri eta ikusaraziko ditu. Eta, ondoren, emakumeek 1936-1945 bitartean Gipuzkoako lurraldean frankistengandik jasandako errepresioa azalduko du.
Horretarako, ikerlariak dioskunez: “Bigarren Errepublikan emakumeek izandako jardun politikoa eta gerran izandako parte-hartzea azalduko dira. Lehenengo garaiari dagokionez, militante izandako zenbait emakumeren adibideak emango dira. Bigarren garaiari dagokionez, gerran parte hartu zuten emakumeen artean, Euskal Milizia Antifaxistetan Gipuzkoako lurraldean borrokatu zuten zenbait milizianen berri emango da. Aurreko datuen azalpenek hitzaldiaren muina garatzeko balio dute, hau da, emakume haiek gerran eta diktadura frankistan, hein handi batean, zergatik jasan behar izan zuten errepresioa ulertzeko modua.”
Ione Zuloaga Muxika ikerlariak martxoaren 22an Aldatze ikastetxeko ikasleentzat euskaraz emango duen hitzaldia laster zabalduko da Ego Ibarra Batzordearen Youtube kanalean.
Dokumentuaren akzioak