Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Errepublikaren hitzaldiak: Kirmen Uribe, Forges, Jesús Gutiérrez.

2011/04/08
"8 x 10. Zortzi idazle Errepublikako", “La República en la persona muchos bienes proporciona” eta “El sistema de bibliotecas y la educación en el Eibar de la II República” dira datorren astean izango diren hitzaldien izenburuak.

Kirmen Uribe. Argazkia: El Correo.

Kirmen Uribek apirilaren 11n, astelena, emango duen  "8 x 10. Zortzi idazle Errepublikako" hitzaldian Errepublika garaiko zortzi idazleren testuak irakurri eta komentatuko ditu, egile bakoitzaren bizitzako zertzeladak emanez. Idazleak euskaldunak eta erbestekoak izango dira: Lauaxeta, Lorca, Auden saiakera-idazle eta poeta ingeles handia...

“La República en la persona muchos bienes proporciona” izenburua du José Antonio Fraguas “Forges”ek apirilaren 12an, asteartea, emango duen hitzaldiak. 

Eta azkenik, apirilaren 13an, asteazkena, Jesús Gutierrezen “El sistema de bibliotecas y la educación en el Eibar de la II República” izango dugu. Gutiérrez eibartarrak,  orokorrean, herriko hezkuntza izango du hizpide baina  Eibarko Institutu Elementala ere aipatuko du, Errepublikako Gobernuak  batxilergoaren sei urteak eskaintzeko Eibarri eman zion ikastetxea eta hainbat eibartarri etorkizunaren ateak zabaldu zizkiona. Hasieran udaletxean izan zuen egoitza eta bertan irakasle handiak izan ziren klaseak ematen; horietako bat aipatzearren, Odon Apraiz gasteiztar euskalaria,  Paris eta Zurich-eko unibertsitateetan ikasi ondoren Salamancan Historia doktoretza atera eta Eibarko Institutuan 1936. urtera arte Geografia eta Historia irakasle izan zena. 

Odon ApraizOdon Apraiz. Irudia: Argia.com

 

Dokumentuaren akzioak