Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Estibalitz Gonzalezen “Lapikotxiki" umeendako kantu-liburuaren aurkezpena Eibarren.

2011/02/01
Otsailaren 2an, arratsaldeko 6etan, Portalean, Estibalitz Gonzalezen “Lapikotxiki” liburua aurkeztuko da, mantetako ume txikienetatik hasi eta 2 urtera bitarteko umeei kantatzeko prestatutakoa, “eta kitto”k kaleratua. Guztira, 38 kantu.

Esti Gonzalez (argazkia: Ermua.es)

Estibaliz Gonzalez ermuarra dugu baina Eibarrekin beti oso lotura estua izan du. Irakasle, ikerlari eta ipuin kontalari honek ume txikiendako kantuak batzen dituen liburu hori 2001ean hasi zen prestatzen eta hamar urteren puruan amaitu du. Jaioberriei edo jaiotzear dagoen ume baten inguruan mugitzen diren pertsona orori zuzendutako lana dugu: guraso, ume-zaintzaile, aitxitxa-amama edota Haur Hezkuntza zein Haur Eskoletako irakasle eta hezitzaileei zuzendutakoa. Obabatxua, Txantxulerio, Peru Londresen, Zer daukazu eskuan, Han goixen...Batzuk lo kantak dira, beste batzuk umeari zenbakiak erakustekoak, dantzan egitekoak...

Liburuak DVD bat du, Xabier Amuriza, Garazi Barinagarrementeria, Roberto Bergara, Maddi Berriozabal, Estibalitz González, Aitor Gorosabel, Maddi Gorritxategi, Nagore eta Ane Guenetxea, Ruben Guenetxea, Luken eta Alain Martínez, Miren Narbaiza, Asier Serrano, Zaloa Urain eta Amaia Zubiriaren ahotsez ondo baino hobeto jantzia.

Dokumentuaren akzioak