Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

…eta kitto! astekariak atal berri bat sortu du Ego Ibarra batzordearen “Eibartarren Ahotan” asmotik abiatuta.

2020/05/08
Asmo horretan oinarrituta, izen bereko atala estreinatu zuen apirilaren 30ean kaleratutako zenbakian.

Bartolo Arriola eta Agustin Arana

Ale horretan, gure herriko taberna-kontuak ekarri ziren gogora, Bartolo Arriola Garate (1912-2012) eta Asunción Larraza Zubiria  (1914-2002) eibartarrek herriko euskara ezin ederragoan gai horri buruz kontatutako hainbat pasadizo berreskuratuta.

Hemendik aurrera, hamabostean behin kaleratuko den atal berriak Eibartarren Ahotan erabiliko du oinarri gisa: ahozko funtsa osatzen duten hizlariek elkarrizketetan kontatutako pasarterik interesgarrienak aukeratuko dira,  gaiaren arabera bildu eta transkribatuko dira.

Beraz, hurrengoak maiatzaren 15ean eta 29an aterako dira, umetako jolasak eta herriko zine-areto zaharrak hizpide eta mintzagai.  
Une latz hauetan, “eta kitto” aldizkariaren “Eibartarren Ahotan” atal honek egiten duen bezala, inoiz baino garrantzia handiagoa du aiton-amonen testigantzak jaso eta lau haizetara hedatzeak.

Eibartarren Ahotan ...eta kitto aldizkarian

Dokumentuaren akzioak